XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hau da, kutan portzentaia bat kenduko dela, uste delako zergaren progresibitatearen ikuspegitik begiratuz, hori dela biderik zuzenena.

Bigarren aldaketa, gehiago da aldaketa materiala formala baino.

Azken aldaketa horren bidez, etekinik ematen ez duten hiriko ondasunei egotzitako errentaren balorazioa, balorazio bereziko arauei dagokien kapituluan sartu da eta ez, orain arte egin izan den bezala, kapital higiezinaren etekinen kapituluan.

Higikorren kapitalen etekinei dagokienez, honakoak azpimarratu behar dira alderdirik berritzailenetzat: bata, norbere kapitalak hirugarrenei uztearen bidezko aktibo nabarmenenak inorengatzeagatik sortzen diren irabaziak iturri honetako etekintzat jotzea; bestea, aurrezkiaren zergaketa hobetzea eta aseguruak kontratatzetik eratorritako etekinen tratamendua bateratzea.

Erreforma edo berrikuntza honetan aldarrikatzen den erraztea lortzeko asmoz gehitu den beste berrikuntza bat da aipatu iturrietatik lana, kapitala eta jarduerak datozen etekinei emango zaien tratamendua, etekin horiek sortzeko epealdia urte betetik gorakoa denean edo nabarmenki, denborari dagokionez, oso modu irregularrean lortzen direnean.

Errazte hori zenbait arau berezi ezartzearen bidez gauzatu da; eta arau horien bidez, lortutako etekin irregularra horren zati bat baino ez zerga oinarrian sartzen da; horren ondorioz, zerga oinarri erregularraren eta irregularraren arteko diferentziaketa desagertu egingo da.

Ondare irabazi eta galerei dagokien kapituluak ez du aldaketa handirik jaso, berrikuntza orokorrak eta izena aldatzeak logikoki dakartzaten zuzenketa tekniko batzuk baino ez.

Titulu honen azken kapitulua zergaren zergagaia eratzen duten errenta osagaietako bati buruzkoa da, eta bertan batez ere errenten egozketa azaltzen da.

Kapitulu horretan, balizko hiru kasu jaso dira, hirurak zenbait errenta, inolako etekinik ematen ez dutenak direlarik ere, zergaren oinarri zergagarrian sartzeko lege bidezko derrigortasuna dutenak.

Honakoak dira foru arauan jaso diren balizko kasuak: zerga gardentasuneko araubidean zerga oinarriak egoztea, nazioarteko zerga gardentasuneko araubidean errentak egoztea eta zerga paradisuetan eratzen diren inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkideen partaidetzaren baliorik handiena egoztea.

Hizpide dugun titulu hau betetzera datoz aldi baterako egozketa irizpideak zehaztera zuzendutako kapituluak, baloraziorako arau bereziak eta errentak integratzeko eta konpentsatzeko sistema.

Iturri bakoitzetik datozen errentak integratzeko eta konpentsatzeko foru arauak aukeratu duen sistemak egungo sistema erraztu du, errentak hiru talde edo kategoriatan banatu baititu; hortaz, talde edo kategoria horietako errenta bakoitza, berariaz bere talde edo kategoriako errentaz integratu edo konpentsatuko da.

V. tituluan oinarri likidagarria definitzen da eta zerga oinarriaren gain egin daitezkeen murrizketak ezartzen dira.

Gai horri dagokionez, berrikuntza bezala dator beste murrizketa bat, famili unitateko kideek aitorpena elkarrekin egitea erabakitzen duten kasuan ezarriko dena.

VI. tituluak zergaren tarifei buruzko argibideak eskaintzen ditu.

Aurreko tituluak batera egiten diren zerga-ordainketaren alde murrizketa berezi bat gehitu duela kontuan izanik, foru arauak tarifa bakarreko sistema aukeratu du eta murrizketa hartan oinarritu du Konstituzio Epaitegiaren 45/1989 epaiak zerga berritzea agindu zuenetik indarrean egon den tarifa bikoitzeko sistemaren ordez zerga-ordainketa elkarrekin egitea aukeratzen denean egin beharreko zuzenketa.

Tarifa hori da, hain zuzen, aldaketa honen bidez etorri den berrikuntzarik garrantzitsuenetakoa, bere tarteek eta tasa marjinalek gehiengo eta gutxiengoek izango duten murrizketa mamitsuak gure inguru hurbileko herrialdeetan indarrean dauden sistemetara hurbiltzen baikaituzte.

Aipatu tarifa horrekin batera karga tasa berezia ere indarrean egongo da.

Karga tasa berezi hori ondare irabazi eta galerei ezarriko zaie horiek sortzeko epealdia bi urtetik gorakoa denean, eta 100eko 20koa izango da.